XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GEROKO GIZONAK

Geroko gizona moldatzeko, zer egin? ZAZPI ITURRIETARAT JOAN.

LAUGARREN ITURRIA, geroko gizonari bizi eta indar emaiten dion iturri aberatsena: Eukariztia, Jesusen gorputz odolak.

Ogia harturik, eskerrak bihurtu-eta, zatitu zuen eta eman zioten, erranez: Hau ene gorputza da, zuentzat emana.

Egizue hau nere orroitgarri.

Halaber, edateko untzia hartu zuen, afal-ondoan, erranez: Kalitza hau batasun berria da, zuentzat ixuria den ene odolean.